Martxoaren 23an: Punkiak taula gainean (Antzerkia)
20:30etan Colisée aretoan, Huts teatroak bere azken lana aurkeztuko du: Hzokailua.

2018ko Martxoaren 20a | ± 30 s
Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.
Idazlea: Unai Iturriaga
Zuzendaria: Manex Fuchs
Aktoreak: Ander Lipus & Patricia Urrutia























