Eric Dicharry, ondoko idaztailerraren gomita!
Maiatzeko mediatekako idaztailerra Euskal Herriko poesia gairaikidearen inguruan izanen da. Eric Dicharry idazleak du animatuko, maiatzaren 17an, 18etan, mediatekan. Euskaraz idazten maite duten guziak ongi etorriak dira.
2018ko Maiatzaren 3a | ± 28 s
Hurrengo idaztailerra maiatzaren 17an izanen dugu. Aski goiz abisatzen zaituztet heldu diren egunetan bakantzetan izanen naizelako.
Eric Dicharry, idazle, etnologo eta antropologoa etorriko da idaztailerra animatzera.
Hainbat liburu idatzi ditu, IKER zentroko kide da.
Erregularki euskarazko testuak idazten ditu Maiatz aldizkarian.
Tailer honek Euskal Herriko poesia gairaikidea izanen du gaia.
Biarritzeko mediatekako talde gelan izanen da.
























