mintzalasai

Euskaraz bizi

Fermin Muguruza & Tsowc Atabalen

Fermin Muguruza & The Suicide Of Western Culture Atabalen izanen dira, maiatzaren 19an, larunbatez, 21:30tan. 2zio taldea lehen partean kontzertuan izanen da. Lekuak aitzinetik Atabalen eros daitezke 15€/12€tan edo bertan 18€/15€tan.

2018ko Maiatzaren 14a | ± 57 s

FERMIN MUGURUZA & THE SUICIDE OF WESTERN CULTURE

30 urteko ibilbidearen ondotik, Fermin Muguruzak inork espero ez zuen gidoi-biraketa egin eta soinu-proiektu berri bati ekin dio.

"B-Map 1917+100" lanean, hamar bidaia musiko-politiko-emozional eskaintzen dizkigu.

Fermin Muguruzak gaur egungo munduaren haserre,gatazka eta iraultza-orroak adierazten ditu. Bartzelonako bikotearekin (Juanjo Fernández eta Miquel Martínez) landutako industria eta tribu-kantu sorta eskaintzen digu. Zuzenean, Karlos Osinaga "Txap" gitarra-jotzailea lagun

dutela, FERMINen eta TSOWCren eskuetan diskoa ikus-entzunezko esperientzia bihurtzen da. Euskal musikagileak beretzat guztiz berria den genero berri bati heltzen dio. Berriz ere, oholtza gainean berezkoa duen indar ikaragarria erakusten digu.

2ZIO

Rap kantari hirukoteak musika generoari zafl ako ederra ematen dio, eta euskaraz gainera. Hip-hop musikaren "kanal historikoaren" maitaleentzat!


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.