Liburu elebidun berria haur eta gurasoentzat
“Enea da! C'est le mien!" da Matahami argitaletxearen liburu berria.

2018ko Maiatzaren 24a | ± 48 s
Bidarteko argitaletxe honen berezitasuna haurrentzako liburuak argitaratzen dituela da, bi hizkuntzetan. Beraz, liburua irekitzean, ezkerreko orrialdea euskaraz dugu eta eskuinekoa frantsesez.
Modu horretako argitalpenak egitea Ipar Euskal Herriko euskararen egoerarekin lotua da. Geroz eta haur gehiagok ikasten dute euskara eskolan, hiru sailetako batean; baina guraso asko erdaldunak dira. Argitaletxe honi esker, gurasoek seme-alaben euskarazko liburuak uler ditzakete.
“Enea da! C'est le mien!†azken liburua Louison Nielmanek idatzi du, Nathalie Janer marrazkilariarekin eta Nahia Zubeldia itzultzailearekin batera, eta partekatzeari buruzkoa da. Beraz, hizkuntzen pedagogia egiteaz gain, balore ederrak irakasteko parada ematen du!
Info+: https://www.matahami.com/























