mintzalasai

Elkartea #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir

Uste baino gehiago girelako

Euskara bezalako hizkuntzen etorkizuna hirietan jokatzen omen da. Ipar Euskal Herrian, Baiona-Angelu-Miarritze hiri-eremuan metatzen da biztanleriaren herena eta euskaratik deskonektatuena: ezagutza %8koa, erabilera %1,6koa eta haurren %80ak ez du euskara ikasten ez etxean, ez eskolan.

2019ko Irailaren 1a | ± 01 min 55 s

Etorkizuneko aukera

Aldi berean, euskalgintzen lanari esker, 21. mende huntan euskara oraindik errealitate bat da lurralde urbanizatu honetan: 15.800 hiztun, 550 heldu euskaldungai, 2.450 haur eta gazte ama-eskolatik unibertsitatera, 60 nini haurtzaindegietan, hamarnaka egitura Bai euskarari ziurtagiriarekin?

BABn ere, uste baino gehiago gira: hortaz jabetu gaitezen okindegira sartzean, autobusera igotzean, administrazioko harreran, haur parkean, ezezagun batekin harremanetan sartzerakoan? Aska ditzagun korapiloak! Astindu ditzagun inertziak! Has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irria ezpainetan, lasai baina ozen.

Bateratu & Boteretu

Euskaraldiarekin, ariketa sozial berritzailea egin dugu Euskal Herri osoan. Korrikarekin, euskaltzaletasuna aldarrikatu dugu eskuz esku 2000 kilometrotan. Seaskarekin mende erdiko lana eta borroka ospatu ditugu. Eta ez da fini! Etorkizuneko hizkuntza politika publikoak gure mobilizazioen araberakoak izango dira. Kolektiboki mobiliza gaitezen beraz, eta indibidualki alda ditzagun gure hizkuntza ohiturak.

Bizi dugun egoera diglosikoa iraultzeko, eredu berriak asmatu beharko ditugu elkarrekin. Euskara norma eta inklusiorako giltza izango diren espazioak, garaiak, aukerak, ohiturak. Sortzaileak eta ausartak izan beharko gira, euskararen inguruko kontsentsu soziala ez baita hautsiko errebeldeegiak izan girelako, kontrakoak gu baino antolatuagoak izango direlako baizik. Izan gaitezen pixkor, baikor eta burugogor!

Bitartean, sartze garai honetan Mintzalasai itzultzen zaigu BAM osora. Irailaren 23tik 29rat, euskara praktikatu eta deskubritzeko 45 aukera izanen ditugu 30 eragileren parte hartzeari esker. Aurten lehen aldiz instituzio publiko guzien sustenguarekin konda dezakegu gainera eta eskertzekoa da! Belaunaldi artekoa, berritzailea, aldarrikatzailea, kalitatezkoa, bateratzailea? Mintzalasai festibalaren egitaraua, urte osoko eskaintzaren erakusleihoa besterik ez da. Aukerak ez dira falta.

Euskaraz bizi, euskaraz goza!

Artikuluaren eranskinak

hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.