AEK: udako plazer txikiak
Ikasturtea bukatzen ari da, baina udan euskara ikasten segitu nahi dutenek horretarako parada izanen dute AEKren barnetegietan.
2018ko Maiatzaren 25a | ± 01 min 09 s
Mintzapraktika egiteko barnetegi ibiltariak eskainiko dituzte. Pedalei ekinez edota oinez, Euskal Herriko paisaiarik ederrenak ezagutu eta euskara praktikatzeko aukera izanen da.
Haurrekin harremanak euskaraz sendotzeko, familia barnetegiak izanen dira. Helduek euskara ikasi bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean.
Euskalduntze barnetegiek ere egun osoan euskaraz bizitzeko modu polita eskaintzen dute: euskaraz gosaldu, euskara eskolak, euskaraz jolastu, euskaraz bazkaldu...
EGA, HABEren... azterketak prestatu nahi dituztenentzat ere badira ikastaro bereziak.
Etxetik edo etxetik gertu euskara ikasi nahi dutenentzat ikastaro trinkoak eta on-line ikastaroak izanen dira!
Xiberera euskalkia landu nahi dutenek ere barnetegia egiteko parada izango dute, Mendikotan, uztailaren 30etik abuztuaren 4ra.
AEKn irakasle izateko ikastaroa
Bestalde, irailaren 8tik urriaren 27ra, AEKn irakasle izateko oinarrizko ikastaro bat proposatuko dute, online jarduerez eta aurrez aurreko eskolez osatua. Izen-ematea ekainaren 27 aitzin egin behar da.
Iturria eta info+: https://www.aek.eus/eu/
























