Hizkuntza politika Biarritzen: bilana eta geroko perspektibak
2018ko Uztailaren 24a | ± 39 s
Joan den uztailaren 9an Euskararen Gidaritza Batzordea iragan zen Biarritzeko Herriko Etxean. Elkarrizketarako espazio horretan auzapeza, hautetsiak, EEPko kideak eta agenteak biltzen dira euskararen tokiari buruz gogoetatzeko eta lehentasunak zehazteko.
EEPren eta Biarritzeko Hiriaren arteko euskararen aldeko politika publikoari buruzko hitzarmena aurten bururatzen da, hiru urteko lanaren ondotik. Horregatik, gidaritza batzordean 3 urteetan egindako lanaren bilan bat egin zen; baina ez bakarrik, hurrengo hilabeteetan aitzinatu beharreko proiektuak ere finkatu ziren.
Info+: http://ville.biarritz.fr/ma-ville-nere-hiria/politique-linguistique/service-municipal-532.html

.241132.jpg)






















