Euskara ikastea zaila dela gezurtatzen duen bideoa sarean
Euskara munduko hizkuntza zailenetako bat dela dio mitoak. Euskara ikasi duten hainbat atzerritarren testigantzak batu dituzte Ahotsak proiektukoek.
2018ko Agorrilaren 7a | ± 23 s
Eusko Jaurlaritzaren babesarekin egin duten bideoan, hainbat etorkinek frogatzen dute euskara ikastea ez dela beste hizkuntzak ikastea baino zailago. Haien motibazioaz, euskara ikasteko arrazoiez, ikasketa prozesuaz eta euskara jakiteak ekarri dienaz mintzo dira.
Eredu dira bertakoentzat ere, besteak beste, euskara jakin baina erabiltzen ez dutenentzat.























