Korsikeraren aldeko bestaren bideoa sarean
Duela 2 urte Mintzalasai kari etorri ziren antolatzaileak Korsikatik. Aurtengo maiatza eta ekainean, bestaren 5. edizioa ospatu zuten. Ikus bideoa.
2018ko Agorrilaren 7a | ± 23 s
“A festa di Lingua Corsa" ekimenaren 5. edizioa joan den maiatzaren 16tik ekainaren 2ra iragan zen Bastian.
Helburuetarik bat, korsikera eskolatik kanpo praktikatzeko aukerak eskaintzea. Hala ere, proiektua ez da haurrei soilik zuzendua, belaunaldi guziei eta gizarteko talde guziei eskainia da. Horregatik, 150 aktibitatetik gora antolatu zituzten.























