E i a - Basabúrúko ikastolak 40 urte
Zuberoako ikastolaren 40. urtebetetzea ospatzeko Xiberoots reggae taldearen eskutik "E i a" abestia eta bideoklipa osatu dute.
2018ko Agorrilaren 13a | ± 28 s
Xiberoots taldeak egin du abestia eta filmaketa, muntaketa eta animazio lanak Uztaro proiektuak. Bideoan parte hartu dute ikastolako eta Uztaro atelierreko ikasleek ere.
1978an ireki zituen ateak Atharratzen Basabúrúko ikastolak Bixta Eder etxean. Lau aldiz lekuz aldatu ostean Alozera eraman zuten, Herri Elkargoak eskainitako gela batera. (Ikastolaz informazio gehiago http://basaburuko-ikastola.blogspot.com)























