ANDERE SERORA HIRIBURUN pastorala
Ekainaren 3an eman zuten lehen aldiz 2500 pertsonaren aitzinean. Bigarren (eta azken) emanaldia irailaren 16an izanen da.
2018ko Agorrilaren 23a | ± 31 s
"Andere Serora Hiriburun" pastorala 7 kantuz eta 21 jeikaldiz osatzen da eta Hiriburuko historia aipatuko du momentu jakin batzuen bitartez. 130 aktorek parte hartu dute Gillaume Irigoienen eta Patxi Iriarten sorkuntzan eta 2 urtez egin dute lan.
Eguneko programa:
11:00 Desfilea Lissague-ko kaperatik Plaza Berrira
12:00 Mutxikoak
13:00 Bazkaria La Perle gelan edo Taloak
15:00 Andere Serora Hiriburun pastorala
19:00 Taloak, ostatua eta musika
Informazio gehiago: https://hiriburupastorala.wixsite.com/2018eu
























