Eugene Greenen filma berrirako castinga
Lau pertsonaia nagusien papera interpretatzeko euskaldunak xerkatzen dituzte. Castingak heldu den astean izanen dira, irailaren 17tik 19ra.

2018ko Irailaren 13a | ± 01 min 03 s
Filmaren izenburua “Atarrabi eta Mikelats†izanen da, eta euskal mitologiako bi anai horien istorioa kontatuko du. Mariren semeak ziren baina deabruak hazi zituen.
Lau pertsonaia nagusiak ondokoak dira:
- Atarrabi, 18-25 urte bitarteko mutila
- Mikelats, 18-25 urte bitarteko mutila
- Udana, 18-25 urte bitarteko neska
- Aita nagusia, 45-60 urte bitarteko gizona
Hautagai guziek jakin beharko dute euskaraz, filma batuan eginen baita. Zineman edo antzerkian esperientzia izatea ere kontuan hartuko da.
Castingak hiru tokitan egingo dira:
- Irailaren 17a, astelehena: Euskal Kultur Erakundearen egoitzan, Uztaritzen, 11:00etatik 14:00tara eta 16:00etatik 19:00tara.
- Irailaren 18a, asteartea: Donibane-Lohizuneko Le Select zineman, 14:00etatik 17:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
- Irailaren 19a, asteazkena: Mauleko zerbitzuen etxean, 11:00etatik 14:00tara eta 17:00etatik 21:00etara.
Zuen burua aurkezteko, idatz ezazue audreyhoc@gmail.com helbidera.























