Deialdia: Euskal Babelek laguntzaileak xerkatzen ditu urriaren 7rako
Baionan urriaren 7an eginen da Alternatiben Herrixka erraldoia: helburua arazo klimatikoaz ohartaraztea eta alternatibei buruzko informazioa ematea.
2018ko Irailaren 18a | ± 53 s
Herrixka horren baitan, gune berezi bat etorkinei buruzkoa izanen da (izan klimaren ondoriozkoak edo ez). Bertan, Euskal Babelek nazioarteko elkartasunari buruzko animazio bat eskainiko du, truke linguistikoak landuz: han eta hemengo haurtzaroko jokoak.
Denentzat izanen den gune horretan, haur eta helduak hainbat hizkuntzetan jolasten ahalko dira betiko jokoetan: xingili jokoa, soka saltoa, antzara joko erraldoia? Animazio hau urriaren 7an, 11:00etatik 13:00etara iraganen da Pannecau karrikan.
Horretarako Euskal Babelekoek dei egiten diete hiztun ezberdinei, edozein herrialdetako etorkinei, izan gazte edo ez hain gazte, joko bat animatzera joateko. Bakoitzak bere hizkuntzan.
Antolaketarako bilkura bat izanen da irailaren 22an, 10:00etan, Baionako Jouandin etorbidean 3BIS zenbakian.
Zatozte jostatzera!
Info+: Doris 0613921366
























