Irakur! Baionako mediatekan
2018ko Urriaren 4a | ± 35 s
Badira 10 urte Baionako Mediatekak Irakur! Lire en basque ekimena sortu zuela. Urteroko bilkura hau antolatzen du euskal kultura publiko zabalenari ezagutarazteko.
Ikuskizunak, tailerrak, kontzertuak, idazleekilako topaketak deskubritzekoak dira, hizkuntzaren mugetatik gaindi. Euskarazko sorkuntza ugaria eskeintzeko aukera ematen du.
Azken hiru urteetan, urriaren hasierako ekintza horrek segitzen du urte osoko programazio batekin. Literatura sustengatzea eta gure euskal funtsak biziaraztea dira helburuak.
Egitaraua aberatsa da, informazio gehiago: https://labur.eus/KbYwc
























