Zubideiak: nola bizi duzu euskara?
Urriaren 20an Donostian iraganen da Zubideiak egitasmoaren bigarren edizioa. Euskara, Aniztasuna eta Elkarbizitza gaia hartuta"€œBizi euskara zure erara. Zuk nola bizi duzu?" izango da parte hartzaileei egingo zaien galdera eta trukaketaren abiapuntua.
2018ko Urriaren 9a | ± 01 min 02 s
Zergatik Zubideiak?
Gizarteak aldaketa asko izan ditu azken hamarkadetan,"€œinoiz baino anitzagoa da gure herria, inoiz baino hizkuntza gehiago entzun ditzakegu gure kaleetan, 100 baino gehiago" diote antolatzaileek."€œDenon hizkuntza den euskara bidegurutzean dagoela esaten da maiz, bidegurutzean egoteak bide berriak ekiteko aukerak ematen dizkiguâ€. Euskararen garapena denon ardura dela sinistuta, helburua da elkarren ezagutza eta ahots anitzen arteko elkarrizketa sustatzea.
Gune irekia
Gizarte elkarrizketa hau bideratzeko Gune irekiaren metodologia erabiliko da, lehen edizioan bezala. Metodologia horrek parte hartzaileen interesak, galderak eta kezkak jartzen ditu erdigunean.
Horrez gain, Zubideiak laborategi bat izango da, hizkuntza praktiken laborategia, izan ere euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez gutxienez gauzatuko da. Pertsona bakoitza erosoen sentitzen den hizkuntzan hitz egin ahal izateko praktika berriak bilatuko dira.
























