‘Gure Oroitzapenak', Baionan ikusgai
Aste honetatik aurrera, Ipar Euskal Herriko hainbat zinegeletan izango da ikusgai Gure Oroitzapenak film kolektiboa. Donostiako Zinemaldiaren Zinemira sailetik pasa ondoren estreinatu zuten Donibane Garaziko Le Vauban aretoan.
2018ko Urriaren 11a | ± 56 s
Urteetan bidelagun izan da Joseba Sarrionandiaren literatura, une askotan euskal kulturaren adierazpide nagusiena. Gure sortzailea, ordea, ikusezina izan da urte luzez, zuri-beltzeko argazki izoztua. Idazlea iruditan agertzea izan du helburu filmak, argazki batek erakusten duenaz harago. Poeta ez da ezer, bere obra ez bada. Eta horregatik, autorearen obrak iruditan jartzea izan da hura pantailara ekartzeko modua.
Maider Oleaga, Ane Muñoz, Josu Martinez, Eugene Green, Itziar Leemans, Carlos Quintela, Asier Altuna, Maialen Sarasua,Fermin Muguruza, Oskar Alegria, Mireia Gabilondo eta Ozcan Alper dira hamabi zinemagileak, baina sortzaileek adierazi dutenez, auzolana da proiektu honen ardatza. Izan ere, honetan edo hartan, berrehun lagun baino gehiago ari dira lanean.
Iturria: https://www.zinea.eus
























