Geroa Elkar-Ekin: Eusko ikaskuntzaren kongresua
Euskararen erronkak eta beharrak aztertuko dituen kongresuaren 3. Saioa Gasteizen iraganen da urriaren 19an.
2018ko Urriaren 16a | ± 01 min 01 s
1918. urtean sortu zenetik guztira 17 kongresu egin ditu Eusko Ikaskuntzak, bi helburu nagusirekin: batetik, ikerkuntza eta kultura sustatzea, eta, bestetik, Euskal Herriaren erronken eta beharren inguruko prospekzioa egitea.
Aurtengo kongresua Geroa Elkar-Ekin lemapean, Mendeurreneko ekitaldien amaiera izango da. Programa bost saioetan egituratuko da eta saio bakoitza euskal hiriburu batean ospatuko da.
Hau da egutegia:
• Irekiera: Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea. Baiona, urriaren 5ean
• e5: Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen. Gasteiz, urriaren 19an
• Gizartea: Aniztasuna eta kohesioa. Iruñea, urriaren 26an
• Garapen sozio-ekonomikoa. Bilbo, azaroaren 9an
• Gobernantza Demokratikoa. Donostia, azaroaren 16an
• Itxiera: Geroa Elkar-Ekin. Oñati, azaroaren 23an
Egun osoko saioak dira eta bakoitzean hamarnaka hizlari entzuteko parada izanen da, euskararekiko begirada ezberdinak.
Xehetasunak: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/kongresua/aurkezpena/eik-51/
























