Aktore bila "Ane eta Peio" filmerako
Bigarren casting bat antolatu dute urriaren 29tik 31ra Baigorrin
2018ko Urriaren 18a | ± 43 s
Ane eta Peio filma
Ezpeletan gertatzen den maitasun istorio bat kontatzen du. Ane Zornotzakoa da (Bizkaia) eta bere aitatxiren heriotzaren ondotik, Peioren bila abiatzen da, gaztetan ezagutu zuen mutila.
La Fidèle Production da ekoizlea, eta zuzendaria Lara Izagirre.
Casting-a
Peioren papera beteko duen 30 inguru urteko mutila xerkatzen dute, baita 7-10 urte bitarteko mutil bat eta neska bat, 13-14 urteko neska bat eta 45 urte inguruko emazte bat.
Parte hartzeko, mezu bat bidali behar da casting@lafideleproduction.com helbidera, izen-deiturak, sortze data, telefonoa eta argazki bat gehituz.
























