Euskararen urtaroa
Azaroaren 10etik 23rat, Baxe Nafarroako 14 herritan 24 hitz ordu antolatuko dira euskaraz gozatzeko.
2018ko Urriaren 26a | ± 39 s
"Euskararen bizkortzearen desafioa kausitzeko, botere publikoen eta gizarte zibilaren arteko mobilizazioa beharrezkoa da. "Euskararen Urtaroa" dinamika horretan sartzen da" diote antolatzaileek.
Herriekilako eta elkarteekilako lankidetza bizi bati esker, hogei bat hitzordu proposatuak dira
azaroaren 10etik 23ra Baxenabarren, euskara bizitzeko eta murtxatzeko: jastatzeak, erakusketak, bisita gidatuak, ikuskizunak haur eta helduentzat, adin eta gustu guzientzat izanen da!
Paregabeko memento horietaz balia zaitez, deskubritzeko, jastatzeko, sentitzeko, gozatzeko, entzuteko, gogoetatzeko, mintzatzeko, eta hitz batez Euskaraz bizitzeko!
























