100 musikari zuzenean
Azaroaren 24ean, Baionako Lauga gelan, aurrekaririk gabeko performantzia bat antolatu dute ESKER1000 egitasmoa kari
2018ko Azaroaren 18a | ± 48 s
ESKER1000 egitasmoaren barne antolatzen dute kontzertua Euskal Irratiak eta Musika Bulegoa egiturek. Proiektu horren helburua Euskal Herri osoko 1000 musikari biltzea da eszena bakar batean, elgarrekin, euskal rock-aren kantu mitikoak jotzeko.
Lehen urratsa
Azaroaren 24ko kontzertua ekimen handi horren lehen urratsa da. 100 musikarik Niko Etxarten Euskal Rock n' Roll interpretatuko dute. Ondotik, hainbat animazio eta kontzertu eskainiko dituzte. Musikarien artean Niko Etxart bera, Xabi Solano, Alex Sardui, Watson & Lopetegi, Xabi Camarero, Iker Lauroba eta Iholdi Beristain atzeman ditzakegu.
Hurrengo urratsa 2019an izanen da, zeinetan 1000 boz eta instrumentuk elkarrekin 11 kantu interpretatuko dituzten.
























