Deneri irekitako prestaketa saioak
Euskaraldia hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial bat da. Ontsa prestatzeko eta trebatzeko tailer laburrak proposatuak dira Euskal Herri osoko AHOBIZI eta BELARRIPRESei irekiak (izena emanez gero).
2018ko Azaroaren 18a | ± 01 min 24 s
ZERGATIK?
Euskaraldian parte hartzeak, galderak sortzen ditu:
- Nola mintza euskaraz Jonekin, hain aspalditik frantsesez egiten dugularik?
- Nola jakin pareko ezezagunak euskaraz hitz egiten duenez?
- Nola eraman elkarrizketa parekoaren euskara maila jakin gabe?
- Nola egin parekoa hetsia baldin bada?
Hainbat galderari buruz aterabideak atzemateko parada ukanen dugu elkarrekin!
NOLA?
Taldean partekatuz
- Euskararen erabilpenaren inguruko oztopo eta pozen inguruan trukatzeko parada ukanen dugu.
- Ez naiz bakarrik eta elkarrekin prestatuz ohiduren aldatzeko indarra hartzen dugu!
Ariketa praktikoak eginez
- Egoera batzu aitzinetik praktikatuko ditugu: prest has dezagun 11 egunez euskaraz egiteko desafioa!
Hizkuntza ohituren aldatzeko tresnak eskuratuz
- Ohiduren aldatzea ez baita errex: ohidurak manera erosoan aldatzeko tresnak eskuratuko ditut.
- Aldaketak iraunkorrak izateko gakoak eskuratuko ditugu: 12. egunetik goiti aldaketa horiek iraunkorrak izan daitezen!
EGUTEGIA:
AZAROAK 17 larunbata 10:00-12:00
MIARRITZE. LURRAMA KARI
AZAROAK 19 astelehena 19:00-21:00
BAIONA. GAU ESKOLA
AZAROAREN 20 asteartea 19:00-21:00
ANGELU. MGKE
+ ITSASU. GAU ESKOLA
AZAROAK 21 asteazkena 19:00-21:00
MIARRITZE. GAU ESKOLA
AZAROAK 24 larunbatea 10:00-12:00
BAXE NAFARROA. (definitzekoa)
Izena emateko:
bam. euskaraz [ABILDUA] gmail [PUNTU]com
























