Ahobizi eta Belarriprest artean elkartzeko
Azaroaren 23 huntan hasiko da Euskaraldia. Lehen aldiz, Euskal Herri osoan milaka pertsonek hartuko dute euskaraz bizitzeko engaiamendu publikoa. 11 egun hauetan, indarra hartzeko eta euskaraz momentu goxoak partekatzeko, egitaraua oparoa apailatu dute Baiona-Angelu-Miarritze hiri eremuan.

2018ko Azaroaren 19a | ± 16 s
Mintzodromo, bisita gidatu, kalakaldi, zirko, herri olinpiada bertso, mintzaldi, kontzertu, ikusgarri... Gustu guziei egokitako egitaraua antolatua izan da Euskaraldiaren karietara.
Egitaraua osoa hemen kontsultatu: https://mintzalasai.eus/berriak/agenda
Edo deskargatu.























