Omenaldi bat Mikel Laboari
2018ko abenduaren 1ean 10 urte beteko dira Mikel Laboak utzi gintuenetik, bere obra aberats eta aintzindaria eskainiz. Maialen Alfaro (sofrologo, kantari eta musikaria) eta Philippe Albor-ek (musikaria eta haurren arloan aditua) ikusgarri berri bat sortu dute kantari handia omentzeko.
2018ko Azaroaren 26a | ± 41 s
"Izarren hautsa" izeneko ikusgarria abenduaren 1ean ikusi ahal izango dugu Baionan, Euskal Museoan, 18:00etan.
3 atalez osatua da:
-Herri kantak -Bere sorkuntzak (besteak beste Bernardo Atxaga, Jose Antonio Artze, Daniel Landart-en hitzak baliatuz) -Bere unibertso berezia (Lekeitioak, Komunikazio-inkomunikazio...Eszenak J.L. Zumeta-ren (Mikel Laboa-ren diskoen azala egilea) tinduak aintzinean emanen ditu eta Mikel Laboa ezagutarazteko dokumentu batzu ere agertuko dira.
Ikusgarria aitzin eta gero ikusleak panel batzuetan Mikel Laboa gehiago ezagutzeko informazioa atzemanen du. Loturak eginez ikusgarrian ikusi duena eta irakurtzen duenaren artean.
























