Euskaraz bizi Hiriburun
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskara biziaraziko dute Hiriburun: Topaketak, bisitak, tailerrak, jokoak, mintzaldiak, kontzertuak, ikusgarriak, mintzalekua...
2018ko Azaroaren 20a | ± 01 min 49 s
Hiriburuko Herriko Etxeak eta tokiko 8 elkarte eta eskolek "Euskaraz Bizi Hiriburun" ekimena abiatu dute (EKE, EEP eta Elkargoarekin partaidetzan).
Euskaraldiaren garaian, 11 egunez, hainbat jarduera eskainiko dituzte euskaraz edo/eta euskararen inguruan.
"Tttipi-ttapa" euskararen aldeko urratsak eman nahi dituzte hain euskalduna ez den eremu batean: euskararen presentzia eta eguneroko erabilera garatu nahi dute.
Beste hainbaten artean, hauek dira egitarauak jasotzen dituen ekitaldi batzuk:
Azaroak 23, ostirala:
10.00etan seinale elebidunak ezarriko dira, saltegien partaidetzarekin.
18.30ean"€œElebitasunaren onurak" mintzaldia, Baste-Quietako eskolan.
Azaroak 24, larunbata:
18.00etan"€œHaizôegoa" kontzertua, La Perle kultur gelan.
Azaroak 25, igandea:
17.00etan"€œJendeak" antzerki emankizuna, Ildoka konpainiaren eskutik, La Perle kultur gelan.
Azaroak 26, astelehena:
8.45ean bertsu tailerra, Baste-Quieta eskolan eta Ametza ikastolan.
Azaroak 27, asteartea:
18.30ean"€œNola alda ditzakegu gure hizkuntz ohiturak?" mintzaldia, kultur gunean.
Azaroak 28, asteazkena:
15.00etan"€œIzarren hautsa" ikusgarria, Mikel Laboaren obrari buruz. La Perle kultur gelan.
16.00etan belaunaldien arteko topaketa, Plaza Berrin.
Azaroak 29, osteguna:
19.00etan"€œEuskaldunak eta lehen mundu gerla" mintzaldia, Herriko Etxean.
Azaroak 30, ostirala:
19.00etan Mintzapraktika, eztabaida eta mahai inguruak, Herriko Etxean.
Abenduak 1, larunbata:
18.30tatik goiti, Besta herrikoia (musika, kanta, dantza, joaldunak, jatekoak...), Plaza Berrin.
Abenduak 3, astelehena:
9.00etan eskolen arteko jokoak eta 15.00etan bertsu saioa, Plaza Berrin.
18.30ean tailer praktikoa:"€œNola irakurri euskarazko ipuin bat haurrari euskara jakin gabe?â€, Saint Pierre eskolan.
Informazio gehiago eta egitarau osoa: https://www.eke.eus/fr/fichiers/kom%20liburuxka.pdf
























