Durangoko Azokak ateak irekiko ditu 53. aldiz
Aste honetan, abenduaren 5etik 9ra iraganen da Durangoko Azoka, euskarazko sorkuntzaren erakusleihoa.
2018ko Abenduaren 4a | #AGENDA | ± 27 s
1965. urtean egin zuten lehen edizioa eta aurtengoa 53. izango da. Euskal Herri osoko argitaletxeak batuko dira haien liburu eta diskoak saltzeko, baina Durangoko Azoka hori baino askoz gehiago da, euskal kulturaren besta bilakatu da: milaka pertsona, eta eskaintza zabala: 70 kontzertu, 42 solasaldi, antzerkia, film laburrak, tailerrak...
Egitarau osoa eta informazio gehiago: https://durangokoazoka.eus/eu/
























