mintzalasai

Euskaraz bizi

Asteburu oparoa euskaraldia kari

Euskaraldi bete-betean gira, eta bigarren asteburu honetan hitzordu eskaintza zabala dugu BAB eskualdean: euskaraz mintzatzeko hamaika aukera!

2018ko Azaroaren 28a | ± 02 min 23 s

Txapa soinean duzu joan den ostiraletik baina batzuetan bakarrik sentitu zira? Euskaraz ari zira gelditu gabe eta zure esperientzia besteekin partekatu nahi duzu? Euskaraz ongi pasatzeko gogoa duzu?

Horra asteburu hontako BAM eremuko ekimenen agenda:

Ikusgarriak eta kontzertuak: euskarazko kalitatezko eskaintza

- Behin bazen Internet: Internet hobeki ulertzeko ikusgarria: ipuin konektatuak, antzerkia eta teknologia berriak haur eta helduentzat (9 urtetik aitzina). Azaroaren 30a, ostirala, 20:00etan Chimères Antzokian. 9 euro.

- Erabatera / Nerabe: Le Magneto gelan, Baionan, bi euskal talde.

Nerabe taldea 2016an sortu zuten Borja Iriarte (Adrenalized), Ruben Ramos (Cohen, Reuben RG), Xabier Arratibel (Hyedra, PetFennec), Iñigo Ozaeta (Blaka, Pelax) eta Sara Zozayak. Pop doinu modernoak, 80. Hamarkadako printza batzuekin.

Erabatera"€œkasualitatez" sortu zen: Gaizka Salazarrek kantuak bere aldetik sortu zituen, eta estudioan grabatzeko momentuan, bere lagun musikariei egin zien dei: Mikel Caballero, Beñat Serna (Ken Zazpi) eta Jurgi Ekiza (Willis Drummond). Elkartze horren emaitza azaroaren 30ean, ostirala, 21:30ean ikusiko dugu.

- Izarren hautsa: Mikel Laboa zenari omenaldi goxo bat eginen zaio ikusgarri honen bidez bere heriotzaren 10. urteurrenean. Maialen Alfaro eta Philippe Albor artistek bere kantuak, bizia eta unibertsoa erakutsiko dizkigute. Euskal Museoan, abenduaren 1ean, larunbata, 18:00etan.

Euskaraz aritzeko momentuak

- Larunbata:

10:00 Baionako Merkatuan euskaraz: Goizean goizik txapa soinean atera zaitezte merkatura, ahobizi eta belarriprest anitz topatuko dituzue bertan.

14:00 Zirko tailerra familian, Oreka Zirko Eskolan: familian momentu goxo bat pasatzeko parada, euskaraz.

14:00 Olinpiadak, Baionako Montaut plazan (euria baldin bada, Etxeparen): jokoetan aritu ondotik, autobusa antolatua da Miarritzeko poteora joateko.

19:30 Poteo Miarritzen Euskaraz, Clemenceau plazan: Miarritzeko ostatuetan ahobizi eta belarriprestak elkartuko dira.

- Igandea:

Euskaraldiko azken aurreko egunean bi ekimen:

Hilabetero bezala, Kantalasai hitzordua Miarritzeko Kasinoko zelaigunean, goizeko 10:00etan eta ondotik, 11:00etan eta 15:00 bi bisita gidatu antolatuak dira euskaraz Baionako Euskal Museoan (2,5€ pertsonaka, urririk 18 urte arte).


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.