Azken moda: Korrikako jantziak
Abenduaren 13an Korrikaren moda desfilea eginen da eta erosteko aukera ere izanen da. Bestela, abenduaren 7tik gora Korrikaren denda irekiko dute Baionan.
2018ko Abenduaren 5a | #AGENDA | ± 34 s
Zuk ere moda segitzen duzu?
Korrikaren moda desfilea abenduaren 13an, 19:30ean eginen da Lauga gelan: haur, gazte, edo helduentzat, denendako jantziak aurkeztuko dituzte: mauka motzak, luzeak, kasketak, kiroleko tixertak...
Salmenta ere izanen da eta gainera jateko eta edateko aukera.
Desfilera ezin baduzu joan, denda ere irekiko dute Baionan, Marengo karrikako 4. zenbakian. Abenduaren 7an egingo dute irekiera, 19:00etan, pintxo eta edari artean.
Interneteko denda: https://www.korrika.eus/
























