Bideo-lehiaketa gazteentzat
Zuen youtuber dohainak balia sariak irabazteko!
2018ko Abenduaren 13a | ± 44 s
Urtxintxak antolatzen du "Zesatezue" lehiaketa 12-18 urte bitarteko gazteentzat.
850€ daude saritan eta edozein gaztek hartu dezake parte.
Urratsak:
1.- Bideoa Youtubera igo.
2.- Bideoaren izena: "ZESATEZUE: bideoaren izenburua"
3.- komunikazioa@urtxintxa.eus emailera mezua bidali. Taldekideen datuak eta kontakturako telefono batekin.
4.- Sare sozialetan #zesatezue traolarekin partekatu.
Sariak:
1.- Jendearen saria: Youtubeko bideoan"€œatsegin dut" gehien duten 2 bideoei
emango zaie. 150€ ko saria jasoko du talde bakoitzak.
2.- Epaimahaiak adostutako saria: 300€ eta 250€ko sariak jasoko dituzte epaimahaiak aukeratzen dituzten 2 bideoek (1. eta 2. Saria).
























