Marrazki bizidunek euskaraz, haurrek ere bai
“Goiz goizetan egun on, eta gauetan gabon, ilargiko leihoan Nobita eta Doraemon"? zenbat aldiz entzun ote dugu etxeko telebistan kantu honen hasiera?
2018ko Abenduaren 17a | ± 01 min 44 s
Ikerketek diotenez aisialdiaren denbora erdia telebistaren aitzinean pasatzen dugu, txikienek ere bai. Izan ere, haurrek beharrezkoa dute fikzioaren mundua, eta horrekin batera imitatzea. Adituen esanetan imitazioa funtsezko elementua da umeen heziketa prozesuan. Ikusi eta entzuten dutena errepikatzen dute. Telebistaren kasuan, pertsonaia gustukoenak frantsesez entzuten badituzte, frantsesez ariko dira haiek ere. Aldiz, euskarazko marrazki bizidunak eskaintzen badizkiegu hizkuntza horretan jasoko dituzte animazioetako heroien bizipenak, horrela seme-alaben ahozko hizkera sendotuz.
Gaur egun hautua zabala da: marrazki bizidun batzuk bikoiztuak dira eta beste batzuk Euskal Herrian sortuak. Horietako asko ETB3 haurrentzako euskarazko telebista katean daude jasota. Gainera marrazki bizidunak emititzeaz gain gaztetxoentzako telesailak ere ematen dituzte.
Euskarazko marrazki bizidunak ikusteko hemen dituzue lotura interesgarri batzuk:
http://www.euskal-encodings.com/smf/
Euskarazko marrazki bizidunak, haur eta gazteentzako filmak eta kirol ikuskizunak urririk telekargatzeko aukera. 200 marrazki baino gehiago eta haur eta gaztetxoentzako 500 filmatik gora.
https://www.eitb.eus/eu/hiru3/marrazki-bizidunak/
ETB3 kateak haurrentzako programazioa eskaintzen du euskaraz. HIRU3n ikusgai dago programazio osoa: marrazki bizidunak, bideoak eta jolasak euskaraz, adinaren arabera sailkatuta.
Hiru3 aplikazioa: https://play.google.com/store/apps/details?id=eu.akting.etb3&hl=es
Mugikorretarako eta tableterako aplikazioa. Bertan ikusgai dago ETB 3-ko programazio osoa: marrazki bizidunak, bideoak eta jolasak euskaraz, adinaren arabera sailkatuta.
Iturria: https://eranafarroa.eus/marrazki-bizidunek-euskaraz-haurrek-ere-bai/
























