Ikergazte Baionan: nazioarteko ikerketa euskaraz
Maiatzaren 27tik 29ra iraganen da aurten Euskal Herriko ikertzaile euskaldunen arteko topaketa.
2018ko Abenduaren 26a | ± 29 s
Lehen edizioa 2015ean egin zuten Durangon, bigarrena 2017an Iruñean, eta aurten Baiona hautatu dute.
Egun horietan Euskal Herrian zer ikertzen den jakitera hurbil zaitezte, zuen ikerketaz hitz egitera, Euskal Herriko Unibertsitate Komunitatea ezagutzera.
Data garrantzitsuak
Artikuluen bidalketa epea:
2019, otsailak 22
Erantzunak:
2019, martxoak 15
Izen-ematea:
2019, martx. 18"€“ maiatz. 17
Artikuluen azken bertsioa:
2019, apirilak 5
Kongresua:
2019, maiatzak 27-29























