Olentzerori buruzko 3 galdera
Olentzero Biarritzera iritsiko da abenduaren 23an, 16:30ean, Baratze Publikoan.
2018ko Abenduaren 15a | ± 01 min 35 s
Nor da Olentzero?
Olentzero euskal mitologiako pertsonaia bat da. Ikazkin bat da. Itxura iluna, salbaia, beldurgarria du, baina umila eta eskuzabala da funtsean.
Aski misteriotsua baldin bada ere, mendian bizi dela, ingurune latzean lan egiten duela eta arnoa eta kantua anitz atsegin dituela badakigu. Urtero, garai berean, mezulari gisa aritzen da.
Zein mezu dakar?
Olentzero bera eta pertsonaia hark hedatzen duen mezua, mendeetan zehar, etengabe bere ingurumenari egokitu dira, bilakaera nabarmena jasan dute.
Euskal mitologian, argia ekartzen duen mezularia da. Eguzkiaren, izadiaren eta ondorioz itxaropenaren iratzartzea iragartzen ditu. Kristautasunaren etortzearen ondotik, herritarrei Jesusen jaiotza iragartzen die.
Gaur egun, hedatzen duen argia guri buruzko eta gure iraganari buruzko ikuspegi baten gisakoa da. Bere alde ilunagoa, aldiz, kontsumismoan eta indibidualismoan oinarritutako gure gizartearen tristuraren sinboloa izan daiteke.
Zer dio gaur egun?
Gaur egun, Olentzeroren mezuak gaurko gizarteari buruz gogoetatzera bultzatzen gaitu eta bere etorrera besta giroan denak elkartzeko aukera bada.
Bere saskian oparirik ekartzen ez duenez, ondasunik gabe dator baina harremanak indartzen ditu: belaunaldien arteko harremana, iragana eta orainaren artekoa, gaua eta egunaren artekoa, gure eta naturaren artekoa...
Ororen buru, Olentzero milurteko tradizioa da, zentzuduna, tokian bertan guztiz errotua eta izaera unibertsalekoa.
























