EuskarAbentura 2019 piztuta
EuskarAbentura 2018 espedizioaren balorazioa oso ona izan da eta babesle sarea handitzen doa. Horiek horrela, EuskarAbenturak bigarren edizioa izango du 2019ko uztailean. 2002 eta 2003 urteen artean jaiotako gazteei zuzendua, interesdunek parte hartzeko lana eta motibazio gutuna bidali beharko dute martxoaren 10a baino lehen.

2018ko Abenduaren 10a | ± 01 min 14 s
EuskarAbentura elkarteak 2019ko espedizioa aurkeztu du, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, lehen espedizioko partaideen topaketaren aitzakian. 2019an 16-17 urte bitarteko 120 gaztek osatuko dute espedizio taldea. Abenturan parte hartu nahi dutenek motibazio gutuna eta banakako lan bat aurkeztu beharko dute. Jasotako proiektuak Eusko Ikaskuntzaren eta.eus Fundazioaren laguntzaz ebaluatuko dira eta lan onenen egileek espediziora joateko"€œbeka" lortuko dute.
Lanak egiteko hautagaiek hiru lan-gairen artean aukeratu beharko dute:"€œMaite ditut maite gure bazterrakâ€,"€œJoan-etorriak: migrazioen testigantzak" edo"€œErrimak eta erritmoakâ€. Lanak sei formatutan aurkeztu ahalko dira: lan literarioak, musikalak, historikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak eta, aurten estreinakoz, sormen digitalekoak. Matrikulazio epea martxoaren 10era arte egongo da zabalik (10a barne); izen-ematea www.euskarabentura.eus webgunearen bitartez egin beharko da. Espedizioan parte hartuko duten jzioquitarren behin-behineko zerrenda webgunean argitaratuko da apirilaren 15ean. Matrikulazio kanpainaren baitan, elkarteak hainbat aurkezpen egingo ditu datozen asteetan eskola eta bestelako espazio gazteetan, egitasmoa gazteei helarazteko.
Info+: https://euskarabentura.eus























