Urtea ongi hasteko bi hitzordu Baionako mediatekan
Hiri barneko mediatekak bi literatur hitzordu antolatu ditu euskaraz urteari hasiera emateko.
2019ko Urtarrilaren 1a | ± 49 s
Bi ekimen hauek urte osoan zehar erregularki segituko dute. Alde batetik, helduen irakurle kluba eta bestetik, haurrentzako irakurketak.
Irakur!zaleak
Urtarrilaren 8a, asteartea, 18:15
Baionako irakur kluba hilabetero behin biltzen da, kideek irakurri duten ipuinak eztabaidatzeko. Saio hontan ezdabaidatzen ditugu Garazi Arrula-ren Gu orduko hauek ipuin bilduma. Euskaraz.
Irakur ttipi
Urtarrilaren 9a, asteazkena, 15:30
Ipuin irakurketa 5-10 urte bitarteko haur euskaldunentzat. Aldi honetan landuko den gaia: Nire aurretik. "Zer gertatu da sortu naizenean? Nola zen lehen gizarte sortu zelarik? Nola bizia agertu zen? Eta nola Lurra sortu zen?"
Info+: https://mediatheque.bayonne.fr/iguana/www.main.cls?surl=home#























