Elkarrizketa ederra EKEren eskutik
Euskal Kultur Erakundeak elkarrizketa ederra egin dio Marie Darrieussecq idazleari. Bere idazkera, jatorriak, borrokak eta euskararekiko harremana ere aipagai.

2019ko Urtarrilaren 4a | ± 39 s
Marie Darrieussecq (1969, Baiona) idazle emankorren artean dago Frantziako bere belaunaldiko idazle nagusien klub hetsian. Psikoanalista, alor politiko eta sozialeko kausa ezberdinetan inplikatua, idazle lapurtarraren ibilbideak "Truismes" (1996- POL) eleberriari esker hartu zuen abiada. Bi haurren ama, Parisen bizi den arren Lapurdiko sortetxera itzultzen da maiz.
Biarritzeko mediatekan eskaini elkarrizketa honetan, sorterriarekiko, ama hizkuntzarekiko loturaz ari zaigu eta Pariseko euskaldun gisa bizitako zenbat anekdota kontatzen dizkigu.
Info+: https://www.eke.eus/eu/kultura/lekukoak_lekuko/marie-darrieussecq?set_language=eu























