Santa Agate txiki: Miarriztar gazteen urteroko hitzordua
Santa Agate ez da soilik helduentzako ohitura bat, belaunaldien arteko zubi bat baizik.
2019ko Urtarrilaren 17a | ± 32 s
Urtero Miarritzeko eskola elebidunetako haurrak elkartzen dira Santa Agate ospatzeko eta kantuz aritzeko. Arroka elkartearen eskutik, haurrek errepikak egiten dituzte eskoletan egun berezirako prest izateko. Aurten, 140 haur aterako dira karriketara.
Lehen hitzordu batean, familian errepika egiteko parada izanen da, otsailaren 6an, 18:30ean, Itsas-soinun. Eta biharamunean, otsailaren 7an, Santa Agate txikiren egun handia izanen da. Hau da aurtengo ibilbidea:14:00 AEK Gau Eskola
14:40 Mediateka
15:20 Herriko Etxea

.174003.jpg)






















