ERABIL kolektiboa: euskararen erabilera azkartzeko
ERABIL, euskalgintzako profesionalez eta herritarrez osatu elkarte irekia da.
2019ko Urtarrilaren 29a | ± 43 s
Euskararen biziberritzean ekarpen konkretu bat egitea da kolektiboaren xedea, interbentzio zuzenen bitartez edo materiala sortuz eta denon esku emanez.
Nola?
Lehenik, euskararen biziberritzearekin loturiko materiala biltzen dute auto-formakuntzaren bidez, irakurriz, etab.
Ondotik, jasotako informazio hori egokitu egiten dute, euskarri berrietara pasatu, saio batzuk sortu?
Azkenik, ekarpen hori jendarteratzen dute forma ezberdinetan: tailerrak, gogoeta kolektiboak, txostenak, etab.
Haiekin harremanetan sar zaitezke erabil.kolektiboa@gmail.com helbidean:
> Informazio gehiago ukaiteko.
> Zure ekarpena egiteko.
> Taldean sartu nahi baduzu.
> Proiektu bat garatu nahi baduzu.
Ikus loturiko PDFa informazio gehiagorako.
























