Otsailaren 2tik 10era, bozkatu Euskal Babel!
Baionako hiriak aurrekontu partehartzaile bat ezarri du martxan, Baionarrek haien gustuko proiektuen alde bozka dezaten.
2019ko Urtarrilaren 30a | ± 59 s
Euskal Babel Proiektua
Euskal Babel elkarteak Internet gune bat garatu nahi du Baionan mintzo diren hizkuntza anitzak harremanetan jartzeko. Xedetzat hartzen du kultura eta hizkuntza aniztasuna agerian ematea eta hedatzea.
Elgarrekin, era parte hartzailean eraiki guneak bertan erabiltzen diren hemengo eta hango hizkuntzen berri emanen ditu, halanola: elkarteak, formakuntzak, iharduerak, ekitaldiak.
"Hizkuntza bikoteak" sortzen lagunduko du, hizkuntza ezberdinez aritzeko xedea daukaten bikote kideak harremanetan jarriz.
Gunea, lokutore, ikasle, irakasle, hizkuntzetan interesatuak diren guzientzat egina da. Kanpotiar, Baiona edo inguru hauetara etorri berriak lagunduko ditu ezagutzak egiten eta aiseago integratzen, bai eta Baionesei, manera biziez, ezagutzera eman beste mintzairak eta ohiturak.
























