Euskara gure bestetan
Barne seinaletikatik publikoaren harrerara, soinu paisaiatik prezio afitxaketara, nola bermatu presentzia handiagoa antolatzen ditugun bestetan? Erabil kolektiboak 2 orduko tailer herritarra apailatu du gure praktikak galdekatu eta soluzio konkretuak elkarrekin atzemateko.

2019ko Otsailaren 4a | ± 46 s
Erabil kolektiboa, Euskararen biziberritzean ekarpen konkretu bat egitea da kolektiboaren xedea, interbentzio zuzenen bitartez edo materiala sortuz eta denon esku emanez. Info+ hemen: https://labur.eus/F9hml
Gai desberdinak jorratzen ditu tailer, mintzaldi edo gogoeta parte hartzaileen bidez. Aldi huntan, bestaren inguruko tailerra proposatuko du:
Otsailaren 9a | Larunbata| 10:00-12:00 | Seaska (Kanbo).
Tailerra ikastoletako gurasoei irekia. Interesatua bazira hemen izena eman dezakezu: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdORSXG7Wf9hSCfWb9mJ4f5Gpb1tQqGphg_2NsJDaOVAicsTA/viewform
Tailer hori zure elkartean antolatzeko, kolektiboarekin harremanetan sar: erabil.kolektiboa[ABILDUA]gmail.com























