Euskara protagonista Baionako Zizpa Gaztetxean
Otsaila euskararen hilabetea izendatu dute, eta egitarau zabala prestatu.
2019ko Otsailaren 7a | ± 33 s
Hilabeteari otsailaren 7an emanen diote hasiera, ihauterietako poteo alaitu batekin. Hurbilduko den jendea "Z" letrarekin hasten den hitz batez mozorrotzeko animatzen dute.
Otsailaren 12an, Eneko Bidegainek hitzaldi bat emanen du gaztetxean bertan "Herri zatitua eta euskara, ondorioak ipar Euskal Herrian" gaiaren inguruan, 18:30ean.
Gertakari anitz izanen dira martxoaren 2ra arte: bertso poteoa, sukaldaritza tailerra, filma proiekzioak, rap saioa, mus txapelketa, sagarnotegi afaria?
Afitxan duzue egitaraua osorik.
























