Otsail ostegunak Donapaleun
2019ko otsailaren 7tik 28ra, Zabalik elkarteak antolatu Otsail Ostegunak mintzaldi zikloaren edizio berri bat iraganen da Donapaleun.
2019ko Otsailaren 13a | ± 36 s
Otsaileko ostegun arrats guziz beraz, hainbat gai jorratuko dituzte euskaraz, Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu hitzaldi horietan.
Egitaraua
Otsailaren 7an, Maialen Moreno Zubeldia "Irri ixtorioak: gure ahozko literaturatik"
Otsailaren 14an, Juan Karlos Etxegoien "Xamar" "Etxera bidean"
Otsailaren 21ean, Ainhoa Intxaurrandieta "Angula ustelak"
Otsailaren 28an, Iñaki Etxeleku "ZAD-a bizi dutenen ahotik"
Mintzaldi guziak 20:30etan hasten dira, Auzitegi karrikako Herri Elkargoko gelan
Xehetasunak: Zabalik elkartea 05 59 65 83 51
Iturria: https://www.eke.eus/eu/albisteak/otsail-ostegunak-zikloaren-edizio-berri-bat-donapaleun
























