mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskal antzerkia Iparraldean ibilki

Seigarren urtez segidan, "Ibilki" dispositiboaren bitartez, Euskal kultur erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatuko du ipar Euskal Herrian. Programatutako hamar antzezlanen bidez, ikusleek euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko parada izanen dute.

Aurtengoa seigarren edizioa da.
irudia ikusi | Aurtengoa seigarren edizioa da.

2019ko Martxoaren 4a | ± 02 min 24 s

Ibilki dipositiboaren seigarren edizioaren lehen emankizunarentzat, Axut! konpainia igoko da taula gainera Zazpi senideko antzezlana aurkeztera, martxoaren 3an, Hiriburuko La Perle gelan.

Martxotik aitzina, hamar bat konpainia arituko dira Iparraldeko toki ezberdinetan. Aurten, publiko gazteari zuzendu emanaldiak izanen dira, besteak beste, Ilargi arrantza antzezlana, 5 urtetik goitiko haurrentzat eta Behin bazen internet, 7 urtetik goitiko haurrentzak.

Euskal kultur erakundeak lekuko programatzaileen ekintzak koordinatzen ditu eta dispositiboaren komunikazioaz arduratzen da. Ibilki dispositiboaren karietara biltzen den sare aktiboa, euskarazko antzerkiaren alde engaiatzen da, Mauletik Hendaiara, Senperetik, Bastidatik, Hiriburutik, Donibane Lohizunetik, Bidartetik, Miarritzetik, Angelutik eta Baionatik pasatuz.

Egitaraua elkarrekin egiten da, bakoitzaren ahalak eta gaitasunak elkartuz, euskal antzerkiaren bizitasuna, ahalik eta publiko zabalenari ezagutarazteko asmoz.

Egitaraua

2019ko martxoaren 3a, 17:30, La Perle gela (Hiriburu): Zazpi Senideko, Axut!

2019ko martxoaren 24a, 16:30, Larreko gela (Senpere): Euskal musikaren benetako istorioa, Ez dok hiru

2019ko martxoaren 24a, 18:00, Miarritzeko Gaztetxea: Zazpi senideko, Axut!

2019ko apirilaren 10a, 15:30, Beheria antzokia (Bidarte): Ilargi arrantza, Banakike konpainia

2019ko apirilaren 17a, 20:30, Ravel entzutegia (Donibane Lohizune): Zazpi senideko, Axut!

2019ko apirilaren 19a, 20:30, Mendi Zolan gela (Hendaia): Anton Abbadia, Metrokoadroka"€“ Chimères"€“ Loraldia

2019ko maiatzaren 4a, 16:00, Bastida: Bidea, Jour de fête compagnie

2019ko maiatzaren 17a, Mai en scène festibala (Maule): Oxido, Pez Limbo

2019ko maiatzaren 18a, 16:30, Mai du théÀ¢tre festibala (Hendaia): Muxua, Ttanttaka Konpainia

2019ko urriaren 6 edo 13a, 16:00, Bidarte: Bidea, Jour de fête compagnie

2019ko urriaren 7a, 14:30, La Perle gela (Hiriburu): Behin bazen internet, 13R3P"€“ Itzuli konpainia

2019ko urriaren 15a, 20:30, Quintaou antzokia (Angelu): Zaldi Urdina, Artedrama - Debaju Panpin Laborategia - Axut!

2019ko abenduaren 13a, 20:30, Mendi Zolan gela (Hendaia): Zaldi urdina, Artedrama -Dejabu Panpin Laborategia - Axut!

2019ko azaro edo abendua, 20:30, Herriko antzokia (Baiona): Ghero, Tartean teatro.

Xehetasunak: Frank Suarez - Euskal kultur erakundea: 05 59 93 38 76

Iturria: https://www.eke.eus/eu


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.