Euskara ikastetxetik plazarat 3
Martxoaren 27an (asteazkena), 08:45etik 12:30era, Hendaia Euskaraz-en karietara,"€œEuskara, ikastetxetik plazara" saioaren hirugarren lan bilkura iraganen da Autoportuko gelan.
.065629.jpg)
2019ko Martxoaren 6a | ± 01 min 33 s
Ipar Euskal Herrian, azken 13 urteetan, sail elebidunetako kopuruak %82z hazi dira. Gaur egun, ama eskolatik lizeora, 13.500 ikasle baino gehiagok euskaraz ikasten dute sail desberdinetan. Gure lurraldean, hein handi batean adin piramidearen zolatik eta eskolaren bitartez jokatzen da euskararen berreskuratzea.
Rol handi bat jokatzen badu ere, ezin zaio eskolari dena delegatu. Euskarak plazan, familian, aisialdian eta eguneroko bizian ere bizi behar du, haurraren jabetzea eta motibazioa azkartzeko. Hartarako, gurasoen inplikazioa eta aisialdi eskaintzaren egituraketa egokia beharrezkoak dira.
Testuinguru horretan, nola sustatu euskararen eskolaz kanpoko erabilera? Zer egin dezakete hobeki gurasoek? Nola ezagutarazi euskarazko aktibitate eskaintza?
Aisialdi eta irakaskuntzako profesionalei, guraso elkarteei, euskara teknikariei, Euskalgintzako langileei zuzendutako lan saio horiek 2018ko irailean hasi ziren Mintzalasaien karietara, azaroan segitu Baxe Nafarroko Euskararen Urtaroaren karietara, eta 2019ko martxoan, Hendaia euskaraz hilabetearen baitan, beste gogoetaldi bat izanen da. Saioen artean, Eusko Ikaskuntzak solasaldiak bilduko ditu, ondotik zabalduko den idazki batean.
Seminario hau Mintzalasai, Eusko Ikaskuntza eta Euskal Elkargoarekin (Euskararen Urtaroaren baitan) elkarlanean antolatua da. Izen-ematea derrigorrezkoa da martxoaren 24a aitzin: euskara@hendaye.com"€“ 06.83.73.64.98.
Linean izen-emateko esteka: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfJUuuAI7MDFFvt7Ed2UG4l-iTICwAlTU4s7VaVbls-egPmJw/viewform























