Begirada Gurutzatuen festibala Biarritzen
2012tik lankidetzan antolatzen den festibal hau martxoaren 27tik 30era iraganen da.

2019ko Martxoaren 19a | ± 35 s
Malandain Ballet Biarritzeko laborategiak, Bilboko Fundicion aretoak, Oreretako hiriak eta Portugaleko Kale dantza konpainiak antolaturik, hainbat hitzordu izanen dira dantzaren inguruan Biarritzen.
Aurtengo edizioaren helburua artisten arteko topaketa izatea da: gazteen eta adituen artean besteak beste. Horretarako, profesionalen eta amaturren arteko egun bat antolatua da martxoaren 30ean: kurtsoak, tailerrak, elkarrizketak? izanen dira.
Horrez gain, bereziki festibalerako sorturiko obrak ikusgai izanen dira publiko zabalarentzat.
Egitaraua osorik eta sarrerak: http://malandainballet.com/























