4 modu seme-alaben euskalduntzean eragiteko
Gurasoek egiten dituzten hezkuntza hautuak garrantzitsuak dira haurren etorkizunerako. Haientzat onena nahi duzuelako hautatzen euskaraz heztea, etxean, haurtzaindegian, eskolan edo aisialdietan. Eta hautu hori zentzuzkoa da.

2019ko Martxoaren 26a | ± 01 min 22 s
ETENGABE IKASTEN
Zuen haurrak progresiboki ikasiko du euskara. Lehen mailan, oinarri sendoak finkatuko ditu, baina bigarren mailatik aitzina menperatuko ditu zinez ahozkoa eta idatzia. Ikasketen euskaraz segitzea garrantzitsua da hizkuntzaren abantaila guztiak erdietsi nahi badira.
ESKOLATIK KANPO ERE EUSKARAZ
Haur batek bere denboraren %15 baizik ez du pasatzen eskolan. Euskara eskolatik kanpo erabiltzeko eskaintza zabala eta anitza da: skate, dantza, surfa, zientziak, bertsolaritza, literatura, pilota, zirkoa, musika, yoga? Geroz eta gehiago ikasi, geroz eta plazer handiagoa hartuko du zuen haurrak euskaraz.
PAPER GARRANTZITSUA JOKATZEKO
Euskaldunak izan edo ez, zuen haurrarentzat beharrezkoa den motibazio-iturri izan zaitezkete. Erakuts ezazue interesa bere ikas prozesuarekiko, eskolaz kanpo euskarazko aktibitateak lehenetsi, euskarazko hitz orduetan parte hartu, euskaraz diren ekoizpenak kontsumitu (liburu, marrazki bizidun, musika?). Etxean euskara dakien gurasoa euskaraz mintza dadila haurrarekin.
HAURRAREN EREDU
Etxean euskara eskuratuz, haurrak hizkuntza aberatsa eta adierazteko errextasunak izanen ditu. Baina haiekin euskaraz bizitzea eskolan, etxean eta plazan, ondasun hori biziaraztea da. Heldu gisa ez gaitezen lotsa lehen hitzak (eta ondokoak) beti euskaraz ematen.























