Euskara ikastaroak udaberriko oporretan
Urtero bezala, AEK-k bi ikastaldi antolatzen ditu apirilean, Biarritzen eta Donibane Garazin.

2019ko Martxoaren 28a | ± 44 s
Oporrak momentu egokiak izaten dira ikasteko. AEK-k hori badaki, eta maila guztietako ikasleentzat ikastaro intentsiboak antolatu ditu apirilaren 22tik 26ra.
Kurtsoak egun osokoak dira, 9:00etatik 17:30era. Aurten, bi ikastaro eskainiko dituzte: bat Biarritzeko gau eskolan eta bestea Donibane Garazikoan (baxe-nabarrera ikasteko parada izanen da).
Ikastaroak aukera ematen du hizkuntzarekin lehen kontaktu bat izateko, baina baita ulermena eta adierazpena hobetzeko ere, inguru euskaldun batean. Kurtsoak mailaren arabera antolatuko dira, talde txikietan. Bazkariak eta animazioak ikasleek antolatuko dituzte.
Izen emateak apirilaren 8a aitzin.
Informazio gehiagorako: 05 59 258 76 09 edo iparraldea@aek.eus























