mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskal idazleen egoitza

Bederatzigarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte hilabete bateko gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 27a.

2019ko Maiatzaren 1a | ± 01 min 33 s

Tokia: Nekatoenea"€“ Abbadia Eremua - 64700 Hendaia

Datak: 2019ko udazkena

Iraupena: Hilabete bat

Artistari eman beka: 1000 euro

Artistaren aterbetzea

Tailer-apartamendu bat artistaren esku ezarria izanen da hilabete baterako Hendaiako Abbadiako Eremuan, "Nekatoenea" deitzen den baserri eraberrituan.

Ekoizpen eta balorazio baldintzak

Egitasmoak bi zati ukanen ditu, eta hauek beharko dira ongi errespetatu:

1-Gazte literatura sorkuntza (hilabete batez), Hendaiako "Nekatoenea" etxean

Artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua, kontuan harturik literatura sorkuntza euskaraz eginen dela.

2- Ikasle gazteekin jarduera bat: ikasle talde batekin 2019-2020 ikasturtean, irakasleen eskaerari segituz. Lan honetan artista tarifak ordainduko izanen dira.

Hautaketa

Epaimahai batek du hautua eginen, hautagaitza txostenak aztertu ondoren. Partaide egitura bakoitzak ordezkari bat izendatuko duelarik epaimahaian parte hartzeko.

Hautagaitza aurkezteko epea: 2019ko maiatzaren 27a arte.

Txostenak (egitasmoa, CVa, erreferentzia literarioak, etabar) egor daitezke hiru helbide hauetara, edo mailez, edo postaz:

• Euskal Idazleen Elkartea

Euskal Idazleen Elkartea"€¢ Zemoria kalea, 25"€¢ 20013 Donostia (Gipuzkoa)

www.idazleak.eus - eie@idazleak.org - Tel.: 943 27 69 99

• Euskal Kultur Erakundea

etchegoin@eke.eus - Lota jauregia - 64480 Uztaritze Tel. 0033 5 59 93 25 25

• CPIE Euskal itsasbazterra (Aintzane Lasarte)

www.nekatoenea.eu - alasarte@hendaye.com

CPIE Euskal Itsasbazterra / Larretxea, Abbadiako eremua, rue Armatonde karrika, 64700 Hendaia

Tel. 0033 5 59 20 37 20

Iturria: https://www.eke.eus/


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.