San Juan ontzia, memorian birjaiotzen den baleontzia
Miarritzeko Mediatekak Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriarekin batera prestatu du udako erakusketa: ekainaren 20tik uztailaren 27ra.

2019ko Ekainaren 30a | ± 01 min 07 s
Albaola, aurrekaririk gabeko prozesua
Labradorreko ur hotzek San Juan baleontzia kontserbatu dute mendeetan zehar, 1565. urtean hondoratu zenetik. Bere deskubrimenduak eta Parks Canadak burututako ikerkuntza prozesu eredugarriak Berpizkunde garaiko hedapen ozeanikoa ahalbidetu zuten sekretu teknologikoak eman dizkiote ezagutzera munduari. Horri esker, lehenengo aldiz eraiki daiteke 16. mendeko galeoi baten erreplika bat iturri zientifikoetan oinarrituta. Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian burutzen ari den aurrekaririk gabeko prozesu honek UNESCOren babesa lortu du.
' Hitzorduak Mediatekan
Erakusketa dela eta, hainbat hitzaldi antolatuak dira udan zehar.
Ekainaren 22an, estreinaldia:
16:00etan' ‘San Juan baleontzia atzo eta gaur' mintzaldia, Albaolako arduraduna den Mikel Leozek
17:00etan erakusketaren' bisita gidatua Leozekin.
18:00etan estreina ofiziala eta krakada' (Eztigar sagarnoa lagun)'
' Uztailaren 18an, Jon Maiaren hitzaldia, 18:00etan:
Ternuara egin zuen bidaia kontatuko digu Jon Maia bertsolari eta idazleak.
Uztailaren 26an, Mikel Leozen hitzaldia 18:00etan: Albaola proiektua























