Arroka elkarteak 40 urte betetzen ditu
Ekainaren 29an ospatuko dute kantuz eta danborra joz.

2019ko Ekainaren 21a | ± 36 s
Arroka, Miarritzen euskal kulturaren alde
Gazte talde batek sortu zuen 1979an euskal kultura sustengatzeko xedearekin. Gaur egun 150 kide inguru ditu, eta hainbat jarduera eskaintzen ditu: kantua, danborrada, mus jokoa, sukaldaritza?
Gainera, hilabetean behin Kantalasai antolatzen du: kantatzeko hitzordu jendetsua da.
40. urtebetetzea
Egun berezia antolatu dute ekainaren 29rako. Euskal Herri osoko kantu eta danborrada taldeak gonbidatu dituzte Miarritzera, eta karrikak animatuko dituzte. Ondotik, Iratiko erakustazokan bazkalduko dute denek elkarrekin.
Info+: http://arroka.org/wp/























