Euskararen Urtaroa: proiektu deialdia
Euskararen Urtaroa, Euskal elkargoak antolatzen duen ekitaldi parte hartzailea da, herritarrak eta eragileak euskararen inguruan biltzeko xedez.

2019ko Ekainaren 24a | ± 59 s
Bi urteetarik behin iragaiten da, Euskaraldiarekin alternantzian, Euskal elkargoaren lurraldean, Baiona, Biarritz eta Angeluko herrietatik at, BAM eremuan, Euskal elkargoak Mintzalasai ekitaldiaren obratzean parte hartzen baitu.
2019ko edizioa azaroaren 15etik 29ra iraganen da eta programazioa eragile publiko, pribatu eta elkarteen artean eraikiko da.
ï"¿Eragile pribatuek animazioak proposa ditzakete eta laguntza bat izango dute horien antolatzeko: gehienez 1000€-koa.
Nola parte hartu?
Proposamen fitxa eta beharrezko dokumentuakuztailaren 15a aitzin igorri behar dira urtaroa@communaute-paysbasque.fr helbidera.
Aurkezpen bilkurak
Proiektua aurkezteko bilkurak antolatu dituzte:
- ekainaren 19an, 20:30ean, Hazparneko Lurraldea Eremuan, Hazparnen
- ekainaren 20an, 20:30ean, Errobiko Lurralde Eremuan, Itsasun
- ekainaren 21ean, 19:00etan, Hego Lapurdiko Lurralde Eremuan, Urruñan
- ekainaren 26an, 20:30ean, Irati gelan, Zerbútxúgúnea, Maulen
- ekainaren 27an, 20:30ean, Garazi Baigorri Lurralde Eremuan, Donazaharren.























