mintzalasai

Euskaraz bizi #euskarazbizi #vivreenbasque

Euskarazko kantu zerrendak

Denek ditugu buruan txikitako kantuak, eskolan, etxean edo autoan entzundakoak, eta nola ez, irratian etengabe aditutako udako kanturen bat edo beste.

2019ko Irailaren 4a | ± 01 min 20 s

Musika entzuterakoan umeen erreakzioak askotarikoak dira: batzuetan adi-adi eta mugitu gabe geratzen dira, eta bestetan, aldiz, abestia hasi orduko altxa eta dantzatzeari edo kantatzeari ekiten diote. Musika bitarteko aparta da haurren garapen pertsonal eta sozialerako, haren bidez, besteak beste, memoria, erritmoa eta hizkuntzak landu baitaitezke, ia oharkabean gainera.

Hemen haur eta familien gozamenerako 6 kantu-bilduma atzemanen dituzue, osotara 120 abesti baino gehiagorekin, entzuteko, kantatzeko eta dantzatzeko aproposak. Sakatu PLAY!

> https://eranafarroa.eus/baliabideak/musika/

Sehaska kantak: Umeak erlaxatzeko eta lokartzeko 41 kantuz osatutako bilduma.

Etxeko kontuetarako kantuak: Bazkatzeko, dutxatzeko, lotara joateko eta bestelako eginbeharretarako 12 kantuz osatutako bilduma.

Jolasteko kantuak: 20 kantuz osatutako bilduma umeek jolasteko.

5 eta 9 urte bitarteko umeendako kantuak: Bilduma honek 24 kantu ditu, batzuk klasikoak eta beste batzuk duela gutxi argitaratuak.

Urtebetetze kantuak: Bilduma honetan etxeko txikien urtebetetze egunean jartzeko moduko 7 kantu daude.

10 urtetik gorako pertsonentzako kantuak: Bilduma honetako kantuak aproposak dira 10 urtetik gorakoentzako. Gainera, bilduma egokia izan daiteke etxeko haur, gazte eta helduekin batera entzuteko, adibidez, autoan.


Iturria: https://eranafarroa.eus


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.